Barazkien lantegia

Barazki lantegi berria Hezkuntza Sailburuordetzaren eta Tknikaren berrikuntza proiektu baten barnean kokatzen da eta beraien babesarekin garatu dugu. Gure eskola Tknikarekin eta beste LHko zentruekin batera ekonomia zirkularra helburu duen egitasmoaren barruan kokatzen da.

Baliabide berri honekin lortu nahi den helburua formakuntza arautuan zein lanbideratze ikastaroetan oinarritzen da, eta barazkigintza eta frutagintzako ekoizleen ekoizpenei balio erantsi bat emate aldera, beraien lehenengo transformazioan erreferentzia izan nahi du.

Lantegiak ekoizpenerako bi lerro ditu.

Lehenengoan, kristalezko ontziak zein plastikozko poltsak ekoizten dira: Barazki kontserbak, ozpinetakoak, mermeladak, goxokiak zein IV arloko produktuak [es].

Lerro honetan, lehengaien hartatzea eta biltegiratzea egingo ditugu, lehengaiak garbitzeko gune bat (harraska, garbigailua-zentrifugagailua...), produktua ekoizteko gunea (sukalde industriala, autoklabea...) eta ekoiztutako produktua gordetzeko biltegia.

Bigarrengoan, botilaratzeko lerroa: zukuak eta zeharkako ekoizpenak bideratutakoa (sagardoa, txakolina, sagar ozpina...)

Bigarren lerro honen garapenerako lehengaiak hartatzeko eta prestatzeko gunea daukagu (sailkapena, garbiketa, zatitzailea eta prentsa), produktuak ekoizteko gunea (pasteurizadorea, fermentaziorako ontziak...) eta amaitutako produktuak gordetzeko biltegia.

Bi lerro hauen garapenera bideratutako azalera 120m2.takoa da.

Irudiak

Lantegiko irudi hauekin batera, gure fototekan hauek eta hamaika gehiago kalitate handian eskuratu ditzazkezu.

Eraldatze gela Autoklabea eta polipastoa Biltegia