Ekonomia Zirkularraren bidean

Derioko Nekazaritza Eskolan, Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak, Tknika, Lea Artibai Ikastetxea, ostalaritza eskolak eta gainerako nekazaritza eskolekin batera, ekonomia zirkularraren proiektu berri batean lanean dihardugu.

 

Eskolako barazkiak

Ekimen honen ardatza, "Ekonomia Zirkularraren" filosofia bideratzea eta ikasleekin etengabeko iraunkortasuna lortzea da.

 

Honen bitartez, Tknikaren gidaritzapean eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren babesaz, gure baratzetako lehengaiak jaso ondoren, sukaldaritza eskoletara eramaten dira bertako ikaslegoak jakiak presta ditzazten.

 

Jarraian, sortutako ondakinak konpostatzeko beste enpresa batetara bidaltzen dira; ondoren konpost hori jatorrira, gure eskolara itzultzen delarik.

 

Bizkaiko sukaldaritza eskoletan erabiltzen diren osagaiak Derio Nekazaritza Eskolan ekoiztuak direlarik, Leartik, CEBANC, Leioako Ostalaritza Eskola eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren arteko elkarlanari esker, ahaztu gabe ULHIren ezinbesteko laguntza, ikaslegoak bere prestakuntzan aurrera egiteko ezinbesteko osagaiak dira.

 

Ekimenaren aurkezpena

Aurreko asteartean Galdakaoko Ostalaritza Eskolan proiektuko parte hartzaileoi ekimenaren aurkezpena egin zen.

 

Argazkia: @mbarriola1

 

Gure eskolako barazkiekin prestaturiko jakiekin Galdakaoko Ostalaritzako ikaslegoak bazkari dotorea prestatu zuen.

 

Bazkariarekin batera, Kerizara gaztandegiko Felix Ajuriak bultzatzen duen Turtolio ekonomia zirkularreko proiektuaren berri eman zigun.

 

 

 

Lehen hitza euskaraz

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?