Ekonomia iraunkorreko modeloen sorrera nekazaritzako elikagaien eraldaketa arloan.

2018-19 ikasturtean barazki lantegi berria eraiki ondoren, nekazaritzako elikagaien eraldaketa arloko dibulgazioa eta transferentzia lantzea da helburu, alde batetik ikaslegoari zuzenduta eta bestaldetik nekazaritza sektoreko enpresa txiki eta ertainei ere bai. Horrekin batera, LHko bioekonomiako sarearen barruan ekonomia iraunkorreko eredu berriak suspertzea ere bilatzen da.

Aldi berean, LHko bioekonomia sarean txertatuko lirateken ekonomia iraunkorreko eredu berriak aurkitzea bultzatu nahi da.

Proiektu honen helburu nagusia formakuntza da. Helburu hau izanik gure iparra, gauzatutako azpiegiturek lan ildo berriak irekitzen dituzte, hala nola:

  • Hezkuntza arautuan nekazaritza arloko ikaslegoari elikagaien eraldaketan formakuntza osatzea.
  • Jakien Industria bezalako arloengana hurbiltzea.
  • Hezkuntza ez arautuan oinarritutako ikastaroen bidez sektoreari beharrezko formakuntza eskaini. 76/2016 Dekretuan EAEko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak malgutzen ditu, baina barazkien kontserben eta IV arloko elikagaien ekoizpenen formakuntza jasotzera baldintzatuta.
  • Gure eskolan eskaintzen den 2. mailako eta 480 orduko Barazki Kontserben Profesionaltasun ziurtagiria egonkortu eta eskaintzen jarraitu dezagun ziurtatu.
  • Urratsbat programako ikaslegoari enpresa bat sortzerakoan ideia berrien sustapenean lagundu.
  • Tknikaren baitan sortuta dauden lantaldeetako partehartzetik eratorriko ikastaro eta jardunaldien antolakuntza sustatu.
Barazki lantegia

Elkarlan sareak

Horren ildotik, familia profesional ezberdinetako (LHn txertatutako Ekonomia Zirkularreko proiektua eta Biozientziak eta Jasangarritasuna) eskolen artean sortzen den elkarlana eta parte hartzea bultzatu nahi da, helburu hauek ditugularik horretarako:

1) Proiektu berriak sustatu (Ekonomia iraunkorreko proiektuak, 4.0 osasuna...)

Honakoak dira bultzatu nahi diren arloak:

  • Eraldatutako produktuen eskaintza zabaldu: elikagai osasungarriak, produktu berritzaileak (igurtzekoak…)
  • Hondakinen kudeaketa
  • Ontzi edo/eta paketatze jasangarrien berrikuntza (plastikoaren gutxitzea)

2) Eskolen arteko ekonomia zirkularreko esperientziak.

Proiektuaren helburua nagusia formakuntza izanik eta sektoreak sarritan horrela eskatuta, barazki lantegiarekin Txorierriko eta Bizkaiko ekoizleei ere zerbitzua eskaini nahi zaie. Barazki kontserbak azoka batean saltzeko aukera izateko, osasun erregistroa izatea ezinbestekoa da. Horren ezean, ekoizleek beraien ekoizpenak etxean eta segurtasun bermerik gabe ekoizten dituzte, salmenta zuzenean saldu ditzazketelarik soilik eta ekoizpenaren bermea, erosleak saltzailearengan izan dezaken konfidantzan oinarritzen delarik.

Egoera honi irtenbide bat eskaintzeko, barazki lantegiak Osasun Ziurtagiria eskuratzeko bete beharreko baldintzak betetzen ditu.