2019-2020 ikasturtea

Titulua eskuratu

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Barazki kontserben ikastaroa: Azaroaren 27a

  • 20191114 |
  • Admin

Datorren azaroaren 27an barazki kontserbak modu seguruan ekoizten ikasteko hiru egunetako ikastaro trinkoari hasiera emango diogu. Eskolako barazki lantegi berria ikastaro honekin estreinatuko dugu!

Ikastaroko irakasleak Mikel Kormenzana eta Olatxuko Laboreakeko Haizea Bengoetxea ekoizleak izango dira eta ikastaroak bi helburu ditu. Batetik, barazki kontserbak modu seguruan egiten ikastea eta bestetik kontserbak etxean egiterakoan kontuan izan beharreko irizpideak ezagutzea.

Mikel Kormenzana  Haizea Bengoetxea

Argazkiak: EzagutuUrduna.net eta ElCorreo.com

Ikastaroaren xehetasunak eta informazio osagarria:

  • Datak: Azaroaren 27, 28 eta 29
  • Ordutegia: 09:30-14:30
  • Matrikula: Ikasleak 35€, kanpokoak 65€
  • Izena emateko: derio@nekaderio.eus edo 94-4541421
  • Plaza mugatuak: 12

Eskuratu hemen ikastaroaren hiru egunetako programa osoa.

Barazki lantegiko aurkezpenak: Hezkuntzako ordezkariak gurean

20191112

Aurreko ostirala 8an gure eskolan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkarien bisita izan genuen, horien artean Jorge Arévalo (Lanbide Heziketako Zuzendaria), Rikardo Lamadrid (Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria), Nicolás Sagarzazu (Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria) eta Mª José Barriola (Ekintzailetza eta aldaketaren Kudeaketa arloko zuzendaria Tknikan).

[2019ko udazkena] Ikastaroak

20191024

2019.ko udazkenean lanbideratze formakuntzako lau ikastaro eskainiko dira gure eskolan.

Lau ikastaro hauekiko informazioa eskolako administrazioan gauzatu dezakezu:

Emaila: derio a bildua nekaderio.eus
Telefonoa: 94-4541421

Leioako Behargintzarekin elkarlanean

20190912

2019ko udaberrian Leioako BEHARGINTZAk gure eskolarekin elkarlanean herriko langabetuentzat lorezaintza ikastaroa antolatu zuen. Ikastaroa gure eskolako egoitzan eskaini zen.

Bertan jorratu zituzten lanak erakusten dituen bideoa honatx:

2019-2020 beka deialdia

20191003

2019-20 ikasturterako bekak eskatzeko deialdia ireki da jada.

Informazio osagarria Hezkuntza Saileko webgunean aurkituko duzue.

Eskaera betetzeko beharrezko inprimakiak eskolako administrazioan eskuratu ditzazkezue.

Ikasgunea

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez