2019-2020 ikasturtea

Titulua eskuratu

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

[Profesionaltasun Ziurtagiria] Abeltzaintzako Jarduera Osagarriak

  • 20191219 |
  • Admin

2020.ko urtarrilean hasita eta maiatzera arte, Abeltzaintzako Jarduera Osagarriak Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko ikastaroa eskainiko dugu gure eskolan.

Ikastaro honekiko matrikulazioa LANBIDEko bulegoetan edo weborrian ezinbestean gauzatu beharra dago.

[AGAX0108] ABELTZAINTZAKO JARDUERA OSAGARRIAK (390o)

  • Datak: 2020ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 18ra., (astelehen, asteazken eta ostegunetan)
  • Ordutegia: 8:15 - 14:15
  • Norentzat: Langabetuak.
  • Kokapena: Derio Nekazaritza Eskola
  • Plaza mugatuak (15)
  • Matrikula: Dohakoa, LANBIDEk eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundua
  • Programa: Sakatu hemen eskuratzeko

  Instagram NekaDerio 

[AGAX0108] ABELTZAINTZAKO JARDUERA OSAGARRIAK (390o)
  • Datak: 2020ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 18ra., (astelehen, asteazken eta ostegunetan)
  • Ordutegia: 8:15 - 14:15
  • Norentzat: Langabetuak.
  • Kokapena: Derio Nekazaritza Eskola
  • Plaza mugatuak (15)
  • Matrikula: Dohakoa, LANBIDEk eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundua
  • Programa: Sakatu hemen eskuratzeko

  Instagram NekaDerio 

Barazki lantegiko aurkezpenak: Proiektua babestu dutenak gurean

20191212

Udazken honetan gure barazki lantegi berria Bizkaiko arduradun eta agente anitzei erakusten ari garelarik, atzoko egunez barazki lantegia justifikatzen duen proiektua babestu duten agenteen txanda iritsi zen.

Eskolako zuzendaria den Verónica Arrietaren eta barazki lantegiaren proiektua diseinatu duen Julene Urrutikoetxearen eskutik, gure eskolan ezarri dugun barazki kontserben lantegi berria ezagutzearekin batera, azpiegitura berri honekin Bizkaiko lehen sektoreak elikagaien eraldaketaren alorrean duen formakuntza gabezi bat osatzea duela helburu berretsi genien.

9001:2015 Kalitate Kudeaketa Sistema txertatu dugu

20191211

Eskolako eguneroko jarduna hobetzeko asmoz 2018. urtean hasi genuen Kalitate Kudeaketa Sistemak aste honetan jaso du AENORen oniritzia.

Jasotako 9001:2015 ziurtagiriaren bidez eskolako jarduerak lan metodologia eraginkor baten bidez gauzatzen ditugula ziurtatzen dugu eta 2022ko azarora arte indarrean izango da.

Kalitate Kudeaketa Sisteman parte hartu duten eskolako komunitate osoari eskerrak helarazi nahi dizkiogu erakutsitako jarrera irekiagatik eta partehartzeagatik.

Txorierriko alkateak gurean

20191121

Gure barazki lantegi berria gizarteko ordezkariei erakusteko saioetan Txorierriko alkate eta ordezkariek leku berezia zuten.

Atzoko egunez beraien Udalengandik gertu duten azpiegitura hau bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Gurekin hauek izan genituen: Sondikatik Xabier Zubiaur alkatea, Zamudiotik Igotz López alkatea, Deriotik Esther Apraiz alkatea, Lezamatik Jon Ander Aurrekoetxea alkatea, Alex Loustaunau EGAZ Txorierriko gerentea eta Txorierri Mankomunitateko presidenteordea den Ikerne Zuluaga.

Ikasgunea

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez