Lanbideratzeko formakuntza

Araututako formakuntzaz haratago, bere burua prestatu nahi duen herritar bati hamaika formakuntza aukera eskaintzen dizkiogu Derio Nekazaritza Eskolan.

Ikasleen lanbideratzea delarik azken helburua, guregana gerturatzen den herritarrak formakuntza eskaintza anitza du eskura, bai ikastaroen iraupenean, ikasgaien edukietan zein formakuntza eskaintzen duen erakundean.

Derio Nekazaritza Eskolan eskaintzen dugun lanbideratze formakuntza eskaintzaren berri izateko, jarri zaitez harremanetan bere arduradunarekin:

Marian Gaztañaga

Berreaga, 5

48160 DERIO

Tel: 94-6072538

Email: fpe abildua nekaderio.eus

Bestetik, eskaintzen ditugun ikastaroen guztien berezitasunak eta azalpenak hemen dituzu eskura:

Profesionaltasun Ziurtagiriak (PZ) eta Modulu Formatiboak

Lan jarduera bat garatzeko herritar batek dituen lan gaitasunak egiaztatzen dituen dokumentu ofizial bat da eta bere lan esparruan lan egiteko ezagutzak dituela ziurtatzen du.

Ikaslearen lan gaitasunak froga eta azterketa praktikoen bidez egiaztatzen dira.

Gaitasunen ziurtagiritasuna EAEn Lanbideren bitartez gauzatzen da eta Europear Batasuneko esparruan baliozkoak dira, horren bidez EB guztian langilearen mugikortasuna eta lan merkaturanzko sarbidea errazten dielarik.

Lanbideren atarian Profesionaltasun Ziurtagirien azalpenak dituzu eskura.

Lanbide

Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Sektoreren batean lan-esperientzia baduzu, baina egiaztagiri ofizialik ez badaukazu, orain hori lortzeko aukera daukazu, lanbide-gaitasunak, aitortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuaren bidez. 

 

Gure ikastaroak

Izena emateko jarri gurekin harremanetan:

Marian Gaztañaga

Berreaga, 5

48160 DERIO

Tel: 94-6072538

Email: fpe abildua nekaderio.eus

 

Ortuaren kudeaketa

  • Ordutegia: 15:00 - 18:30
  • Ikaslegoa: Interesatu oro.
  • Non: Derio Nekazaritza Eskola
  • Plaza mugatuak (20)
  • Matrikula: 70€
  • Izen ematea: fpe abildua nekaderio.eus edo 94-6072538

Fruta arbolen eta apaingarrien kimaketa

  • Ordutegia: 15:00 - 18:30 (25 ordu)
  • Ikaslegoa: Interesatu oro.
  • Non: Derio Nekazaritza Eskola
  • Plaza mugatuak (20)
  • Matrikula: 70€
  • Izen ematea: fpe abildua nekaderio.eus edo 94-6072538

Abeltzaintzako Jarduera Osagarriak

Instagram NekaDerio