Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturtea

Onarpen tramiteak

AURREMATRIKULA

Lehen ikastaroetako ikaslegoa: Ekaina 3-14, 8:00-14:00.

MATRIKULA

Lehen ikastaroetako ikaslegoa: Ekaina 3-14.

Bigarren ikastaroetako ikaslegoa eta errepikatzaileak: Ekaina 10-Uztaila 1: Aurreko ikasturtearen behin-betiko notak dakizkizutenean soilik. (Aukeran, zatoz ekainaren 15tik aurrera matrikula egitera 1. mailako ikasleen aurrematrikulazio garaia ekiditeko).

Titulua eskuratu

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

UrratsBat 2019 Sariak

  • 20190621 |
  • Admin

Atzoko egunez eta Sinisten badugu… sortuko dugulemapean Euskadiko Lanbide Heziketako XIII. Ekintzailetza Sariak banatu ziren.

Ikasle, irakasle eta enpresari berrien artean, ehunetik gora pertsona elkartu ginen Iurreta LHII ikastetxean gauzatu zen ekitaldian.

Sarien helburua urtero proiektu onenak nabarmentzea eta aintzatestea izaten da, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatu eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzaren barruan; zehazki, Urratsbat, Ikasenpresa e Irekin programak.

Gure aldetik, gure ikasle ohia izandako Vincent Molinak Zerbitzu-enpresa onenaren saria jaso zuen: Jargreen ekimena, Repsol Fundazioak emana eta 2500€tako sariarekin hornitua.

Zorionak, Vince!!

Irekia atarian jardunaldiko kronika osagarria kontsultatu daiteke.

Azpikaldeko bideoan aldiz, Jargreeen ekimenaren aurkezpena duzue:

 

2019-2020 matrikulazio egutegia

20190620

Aurreko ostiralean aurrematrikula egiteko epea itxi zen. Hurrengo egun eta asteetarako matrikulazio egutegia hemen ikusi dezakezu:

UZTAILAREN 5a: behin behineko zerrendak.

UZTAILAREN 8ra arte, barne: erreklamazioak.

UZTAILAREN 11a: behin betiko zerrendak.

UZTAILAREN 11tik 17ra de julio, biak barne: ohiko matrikulazio epea.

Zalantzarik izango bazenu, jarri zaitez harremanetan administrazioarekin:

94-4541421

Aurrematrikula epea ekainaren 3tik 14ra

20190529

Datorren ekainaren 3an eta astelehenarekin aurrematrikula epea irekiko da EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe guztietan.

Bete beharreko baldintzak eta aurrematrikulako egutegia Hezkuntza Saileko atarian hemen ikuskatu ditzazkezu.

Praktika egokiak ezagutuz ekintzailetza sustatzen

20190514

Ikasketak amaitu ondoren lan merkatura jauzia egin nahi duten EAEko ikasleek Ekingune Tknikak sustatzen duen UrratsBat programaren babesa dute atzetik.

Gaurko egunean eta gure eskolan antolatu dugun ekintzailetza jardunaldiaren baitan #UrratsBat programaren nondik norakoak gure eskolako Isusko Llodiok eskaini dizkigu.
Aldiz, HAZI Fundazioan ekintzailetza laguntzen berri emateko Leire Zaballaren laguntza izan dugu.

Hori gutxi balitz, Bizkaiko Foru Aldundian lur bankua kudeatzen duen Aritz Bilbaok Aldundiak lehen sektorera jauzia egin nahi duten gazteentzako eskura dauden lur sail bat eskuratzeko bete beharreko baldintzak eta berezitasunak azaldu dizkigu.

Ekintzailetza eguna: Maiatzaren 14a

20190410

Tknikak sustatzen duen eta gure eskolan jarraitzen dugun Urratsbat programaren baitan, hurrengo maiatzaren 14an asteartearekin, pertsona ekintzailearen eguna antolatu dugu.

Berez, gure irakaslegoak bere enpresa proiektua martxan jartzeko eskura dituen baliabide eta tresnak azaltzen zaizkio.

Jardunaldiaren aurkezpenean hauek izango dira partehartzaileak:

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

iTAi, (Ikasleen Tratamendurako Aplikazio Informatikoa) EAEn irakasten diren Lanbide Heziketako zikloei buruzko informazioa denbora errealean eskaintzen duen tresna da: Zikloen plaza kopurua, hauetan parte hartu ahal izateko eskaturiko mozketa nota, hizkuntza eredua... tartean gure eskolakoak ere bai.

Sakatu dagokion logoaren gainean aplikaziora sartzeko.

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus