Gobierno Vasco

Antolaketa eta funtzionamendua

Ordezkaritza Organo Gorena (Eskola Kontseilua)

Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Deriok honako zuzendaritza organo ditu:

 

Organo kolegiatuak:

  • Ordezkaritza Organo Gorena, "Eskola Kontseilua" deituko dena.
  • OOGaren batzordeak.
  • Klaustroa.
  • Zuzendaritza taldea.

 

Organo unipertsonalak:

  • Zuzendaria.
  • Idazkaria.
  • Ikasketa burua.

OOGak betetzen dituen funtzioak Euskal Eskola Publikoaren Legeak bere 31.2 artikuluan ezartzen dituenak dira. Horien artean hauek nabarmenduko genituzke: Urteko aurrekontua onartu, Funtzionamendu eta Antolaketaren Araudia onartu, kudeaketa proiektua onartu, Eskolako Urteko Kudeaketa Plana onartu, Formakuntza Ekintzen programa onartu, eskolaren urteko memoria onartu, zuzendaria aukeratu, ikasleen harreraren inguruko irizpideak ezarri, gatazken konponbidea eta ikasleei zigorren ezarketa eta azkenik, instalakuntzen eta eskolako balibideen berriztapena gainbegiratu.

 

Horrekin batera, eskolako jarduera administratibo eta formakuntzaak gainbegiratzen ditu eta bere eskumenen betetze maila gainbegiratzen du.

 

2016-17 ikasturteari dagokion Eskolako Urteko Plana .pdf formatoan dagoen fitxategi honetan (3.2MB., gaztelerazko bertsioa) eskuratu daiteke.

 

Eskola Kontseiluak bere esku dituen eskumen eta funtzionamenduaren inguruan informazio osagarria nahiko bazenu, azpikaldeko irudian sakatu eta Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak publikaturiko txostenean (.pdf, 1,7MB.) aurkitu duzu.

 


Barne Erregimeneko Araudia

Gure eskolako jarduna Barne Erregimeneko Araudiak (BEA) arautzen du eta 2018-2019 ikasturteari dagokiona hemen .pdf fitxategi gisa eskuratu daiteke.

Antolaketa Jarduera Araudia (AJA)

Gure eskolan indarrean dagoen Antolaketa Jarduera Araudia (AJA) hemen .pdf fitxategi gisa eskuratu daiteke.

Irakaslegoa

Eskolako irakaslegoa eta langilegoa bere lan esparruan eskarmentu handiko giza taldeaz osatua dago.

Hauek dira eskolako eremu ezberdinen arduradunak:

 

Zuzendaria: Verónica Arrieta
Ikasketa burua: Iker Urresti
Lanbideratzeko formakuntza: Marian Gaztañaga
Lanbideratzeko arduraduna: Inma Cabezas
GAZTENEK zerbitzuaren koordinazioa.

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus