Gobierno Vasco

Espezie inbaditzaileen eragina Azoreseko Priolo txoritxoarengan

Espezie inbaditzaileen eragina arazo globala den unetik, gure planetako txoko guztietara hedatutako arazoak etengabe azaleratzen ari dira.

 

Azores irlen kasuan eta irlek duten plubiometria altuagatik, etxeko lorezaintzan erabiltzen den ohiko landareria guztia inbaditzaile da eta bertako ereñotzez (Laurus azorica) osatutako laurisilva basoen lekua hartzen ari da.

 

Hori gutxi balitz eta ereñotz laurisilva basoek atzera egiteak, berarekin sinbiosian bizi den Priolo txoritxoarengan (Pyrrhula murina) izan du eragina, txori honen ia desagertzeraino.

 

Laurisilva landareen mintegia

 

Egoera horri aurre egiteko eta Europar Batasunako Life programaren barnean Azoresko ereñotzaren laurisilva berreskuratzeko ekimena 2003. urtetik indarrean dago: Laurisilva berreskuratzeak, desagertzear zegoen Priolo txoritxoaren berreskuratzea ekarriko baidu eta zorionez, ekartzen ari da.

 

Bere berreskuratzeaz SPEA (Sociedade Portuguesa para o Estudo das Aves) erakundeak San Migueleko irlan duen Centro Ambiental de Priolok kudeatzen du eta beraien lana ezagutzeko, gure eskolako Isusko eta Inma irakasleek maiatzeko erdiko astea Azoresen bertan bota dute eta beraiekin batera Arkaute, Fraisoro eta Murgiako eskoletako irakasleak ere bidaide izan dituzte.

 

BIOINgeniaritza, ESNE BEHIAK, BASOGINTZA...

 

Euskal Herritik joandako lagunak Prioloa eta laurisilvaren berreskurapenaren berri izatearekin batera, Azores irletako landa inguruneko hainbat ekimen eta jardueren berri bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan dute.

 

Hala nola, hiru azpimarratuko genituzke: Bioingeniaritza adibideak, esne behiak bertatik bertara jezteko pick-up furgoneta ibiltariak eta koniferen (Cryptomeria japonica) basogintza ustiapenen kudeaketa.

 

Bioingeniaritza

Gure ordezkariak bertan ikusitako bioingeniaritza lanak Azoresen ohikoa den Cryptomeria japonica espezie exotikoko enborra erabiliz egiten dira. Argazkian horren adibidea:

 

Bioingenieritzaz egindako pareta

 

ESNE BEHIAK

250.000 biztanlerekin, Azores irlek 125.000 behi frisoiko hazienda daukate eta Azores irletan Portugaleko esne ekoizpenaren %15a ekoizten da.

 

Azoresko behi haziendak txikiak dira, ohikoa da 15-25 behiez osaturikoak izatea eta hauen esne ekoizpena unitate ibiltarien bitartez egiten dela ikusi zuten gure neska mutilak. Karrantzan dauzkagun hazienda handiak bezalakorik ez daukate.

 

Euskal Herriko behi haziendekin alderatuta, gure ordezkariei deigarria egin zitzaien Azoresen horrelakorik ez aurkitzea.

 

 

Esne ekoizpen ibiltaria

 

Esne ekoizpen ibiltaria

 

Esne ekoizpen ibiltaria

BASOGINTZA

Azoresko basogintza espezie exotikoek osatzen dute eta bereziki Cryptomeria japonica basoek.

 

Hauen ustiapena ere bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten eta Azoresetako mendi malkartsuetan kablearen erabilera ikusteko aukera izan zuten.

 

Basogintza kablearekin

 

Kablearen erabilera aldapa malkartsuetan ezinbestekoa bihurtzen da.


Euskal Herritik joandako gure ordezkarientzako esperientzia aberasgarria izan zen ezbairik gabe, Europear Batasuneko landa ingurunearen errealitate anitza ezagutzeko aukera paregabea baida.

 

Azoresko irudi galeri osoa gure Flickr gunean hemen duzue ikusgai.


2 - 2 erakustea 12 emaitzatatik
Items per Page 1
Orrialdea nondik 12

Lehen hitza euskaraz

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus