Gobierno Vasco

Errekalde-Gamizko Praktika Gunea

  • 2018-01-18 |
  • Admin

Errekalde-Gamizko Praktika Gunea, gure eskolak lau zikloetako ikaslegoaren praktikak gauzatzeko eskura jartzen duen gune nagusienetakoa da eta lau azpisailetan banatutako 13,4 hektareatako azalera duen lursaila da. Lau azpisail hauek ere aldi berean, beste azpisail txikiagoetan banatuta daude.

Errekalde-Gamizko Praktika Gunea, Derio Nekazaritza Eskolak eta Emaús Fundación Social-ek bost urteko iraupena duen -eta luzatu daiteken- lankidetza hitzarmen baten bitartez sortu da.

Bi erakundeon elkarlanaz gain, Gamiz-Fikako Udalarengandik jaso dugun babesa ere azpimarratzekoa da. Bi eginkizunetan Udalaren laguntza izan dugu. Batetik, lursailaren kanpoko muga zehatzak zehazten eta bestetik, lursailaren kanpokaldean eta Udalaren eremu publikoan dagoen ur depositu nagusirantz doan bidexka sasi eta sastrakaz garbitzen.

Derio Nekazaritza Eskola eta Emaús Fundación Socialen artean sinaturiko hitzarmenak bi erakundeok dugun behar bati erantzuten dio.

Emaúsen aldetik, orografia malkartsuko lursailaren mantentze eta kudeaketa lan handiak dituen sailaren mantenua bermatzen du. Eskolaren aldetik, eskolak Derion dituen baliabideen osagarri dira eta bere 13,4 hektareaei esker, ikaslegoarekin egiten ditugun praktikei gune eraginkor bat eskaintzen digu.

 

Lursail nagusia

Lursailean edozein lan egin aurretik eskolako mantenu saileko lankideek 2016-2017ko neguan lursailaren kanpokaldeko mugen kokapen zehatzak identifikatzeari ekin zioten. Aldi berean eta edozein prestaketa lan egin aurretik, lursailaren egoera zein zen bertatik bertara ikuskatu zen, hala nola, ikaslegoarentzako praktika gune egoki bat izatea ahalbideratuko luketen ezinbesteko lanak.

Zatidura parzelarioa

Eskolaren aldetik, kudeatzen hasi garen 13,4 hektareatako sailak behar dituen prestaketa lanak aldi batean guztiei ekiteko gehiegizkoak dira. Lursailak behar dituen lanei aurre egiterakoan atalka jardutea baino beste aukerarik ez dugu izan.

Hau kontuan izanda, atalka egingo ditugun lanei aurre egiterakoan, lursailaren azaleran zatidura parzelario bat egin dugu eta lursaila lau azpisailetan banatzeari ekin diogu, 1, 2, 3 eta 4.

Azpikaldeko mapan, 1. azpisailaren mugak -lau azpisailetan banatua dagoelarik- kolore arrosaz irudikatuta dago. 2. azpisaila -bi azpisailetan banatua dagoelarik- kolore horiz irudikatuta dago. 3. azpisaila kolore laranjaz eta 4. azpisaila kolore horiz.

Lau azpisaileetatik, 2017. urtean zehar gure ikaslegoak 1. azpisailaren prestaketa lanei ekin die soilik: kanpoko mugak sasiz garbitu, sareko hesia ezarri, txerrien txabola prestatu eta hesi elektrikoa ezarri.

1. azpisaileko 1.1 eta 1.2 azpisailetan azpizuri ahuntzak eta Euskal txerri arrazako txerriak askatu dira.

Gamizeko kokapena, lursailaren eremu osoa eta bere azpisailak azpikaldeko -behin-behineko- mapan ikusi ditzazkegu:

1. azpisaila

1. azpisaila -goikaldeko mapan kolore arrosaz irudikatua- lau azpisailetan banatu dugu: 1.1, 1.2, 1.3 eta 1.4

Azpisail honek duen abantaila nagusia, bere barnean eskolako animali aziendarako -oiloak, ahuntzak eta txerriak- erabili daiteken eta irisgarritasun erosoa duen metalezko txabola bazuela da. Horrek, Ekoizpen Ekologikoa zikloko ikasleen praktikak egitea gauzatu zuen.

2016-2017ko neguan, egin beharreko lan guztietatik 1.1 azpisailean egin beharreko lanak lehenestu ziren. Horrek, indarrean zegoen ikasturtean praktikak egiteko aukera eskaini zuen. Gure ikaslegoak gauzatutako lanak, besteren artean hauek izan ziren:

  • Txabolan eta bere inguruan urtetan pilatutako zaborraren garbiketa.
  • Desbrozadorarekin azpisailaren kanpoko mugen garbiketa, horren bitartez, hesiaren estaka eta itxitura gauzatu ahal zirelarik.
  • Txabolaren inguruan hesi berriaren ezarpena.
  • Ahuntzen babeserako negutegi baten ezarpena.

2016-2017 urteetan egindako lanak gure irakasle den Ion Uriartek argazkiz dokumentatuak izan dira.

Lortu dugun argazki bildumari esker, lursailaren hastapenetako ohianetik gaur egun arteko eboluzioa ikuskatzeko aukera paregabea ematen digu.

Ikaslegoak irakaslegoarekin batera elkarlanean gauzatutako lanari esker, eskolako ikaslegoaren gaur egungo eta etorkizuneko praktiketako beharrei erantzuteko gai den lursail bat lortu dugula esateko moduan gaude.

Gauzatutako lan batzuen argazkiak irudi galeria hauetan ikuskatu ditzazkezu:

[1.1 Azpisaila] Egoera eta lehenengo garbiketa
[1.1 azpisaila] Amaitutako hesitze lana (2)

Sakatu hemen 2016-2017 urteetan eta 2018an egiten ari garen lanen argazki guztiak ikusteko.

 

2. azpisaila

2018ko otsailean gure ikaslegoak eta irakaslegoak 2. azpisaileko eremuari ekin diote jada.

Aurreratutako lanen artean, otsailaren 26an mantenuko langile eta irakaslegoak 1. eta 2. sailen arteko hesia eta pasabideak ezartzen amaitu zuten. Lan horien testigu, azpikaldean eskubiko argazkia dugu.

Ikaslegoak aldiz, 2. lursaileko 2.1 eta 2.2 azpisailak banatzeko artzain elektrikoa ezartzeari ekin zioten. Horren testigu, azpikaldeko irudia.

Artzain elektrikoaren ezartzea
Alanbrezko hesiaren ezartzea

Sakatu hemen 2016-2018 urteetako irudiak ikusteko.

3. azpisaila

2018ko otsaileko datarekin, azpisail honetan oraindik ez dugu lanik gauzatu.

4. azpisaila

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus