Gobierno Vasco

Formakuntza eskaintza

Derio Nekazaritza Eskola BHIk prestakuntza-eskaintza bat garatzen du, Erdi Mailako eta Goi Mailako prestakuntza-zikoetan oinarritua:

Eskaintza hori derrigorrezko hezkuntzaren ostekoan dago sartuta, 2.000 orduko zikloak ditu (bi eskola-ikasturte oso), eta prestakuntza praktiko ugari, bai zikloak osatzen dituzten prestakuntza-moduluetan bai lehen eta hirugarren sektoreko enpresetan egin beharreko egonaldietan, bi ikasturteetan (350 eta 540 ordu bitartean, lan-zentroetan). Europako enpresetan ere egin daitezke praktika horiek, gure eskolako elkartruke-progama zerbitzuaren bidez.

2018-2019 ikasturterako eskura dauden zikloak honakoak dira:

Ziklo Ertainak

Goi Zikloak

 

Nekazaritza Ekologikoa. Erdi Zikloa. Lorezaintza Erdi Zikloa. Basogintza Goi Zikloa. Paisaia

Edozein familiatako prestakuntza-ziklo batean sartzeko bideak hauek dira:

  • Zuzenean: (Prestakuntza-maila bakoitzari dagozkion baldintza akademikoak betetzen dituzten ikasleentzat.)
  • Sarbide froga gaindituta sartzea: (Prestakuntza-maila bakoitzari dagozkion ikasketak ez dituztenentzat.)
© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus