Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturtea

Titulua eskuratu

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

[Euskaraldia] Saroiak eta Kortak hitzaldia

  • 15112018 |
  • Admin

Euskal Herriko mendialdeetan antzinatik egon da lurraldea antolatzeko eta kontrolatzeko beharra eta behar hori asetzeko XXI. mendera arte iritsi zaizkigun saroiak eta kortak horren testigu ditugu.

Saroi eta korten inguruan Euskal Herrian aditu bat badugu, hori Luis Mari Zaldua urnietarra dugu.

Euskal filologian doktore eta Euskaltzaindiako onomastika batzordeko kide, hainbat urtez ikertu ditu Euskal Herriko saroiak eta kortak eta beraien garrantzia eta eragina mendialdeetako biztanleen ekonomia eta egunerokotasunean.

Saroi eta korten gaiak gure eskolako ikasketekin oso harreman estua izanik, Euskaraldiaren baitan hitzaldia antolatu dugu Luis Mari Zalduarekin hurrengo azaroaren 23rako, ostiralez. Hitzaldia eskolako areto nagusian 9:15tan hasiko da eta euskaraz izango da.

Saroiei eta kortei buruz gehiago jakiteko sakatu hemen (EU) eta hemen (ES).

Aurreko uztailean eta 2019ko urtarrilaren 6ra arte, Gernikan kokatuta dagoen Euskal Herria museoan "Biribilak mendietan" erakusketaz gozatu dezakegu, bertan saroiei buruzko hainbat argibide ematen zaizkigularik.

Erakusketa oso ondo antolatua dago eta bereziki interesgarria da gure eskolako basogintza eta paisajismoko zikloetako ikasleentzat.

Erakusketaren gailur gisa, irailaren 28an gaiaren adituekin nazioarteko symposium bat gauzatu zen eta bertan Luis Mari Zaldua berak gure eskolan azaroaren 23an eskainiko digunaren parekoa eskaini zuen.

Bien bitartean, hiru minutuko erreportai labur honetan Luis Mari Zalduak berak saroiak zer ziren eta ze funtzio betetzen zuten azaltzen digu: 

 

Bizkaiko kortak

Bizkaiko geografian hamaika lekuetan -Urdaibai, Otxandio...- ezarri zirelarik kortak, bada gune bat bere oparotasunagatik berezia: Alonsotegiko herrigunea eta Pagasarri arteko parajeak.

Horren adibidea irudi honetan ikusi dezakegularik, bere gainean sakatuta GeoEuskadiBisorera zuzenduko gara eta bertan informazio osagarria eskuratzeko auekra izango dugu: Distantziak, toponimia...

 

Borja Lópezen barazkitxoak: Ikasle ohi baten bereizgarria

02022018

Gure ikasle ohiek eskolan ikasitako gaiekin erlazionaturiko ekimenak martxan jartzen dituztenean poz handia hartzen dugu Derio Nekazaritza Eskolan. Eta ekimen hauek arrakastatsuak badira, zer esanik ez!

Borja López ikasle ohiak Artzentaleseko Górgolas auzoan 2012. urtean nekazaritza ekologikoaren irizpideak jarraituz barazkitxoak ekoizteko Artzentzales-EKO ekimena martxan jarri zuen.

Artaburuen aletzea: Low-Tech-ari gorazarre.

24112017

Azken hilabete honetan artaburuak aletzeko gailu pare bat erosi ditugu.

 

Berauekin Ekoizpen Ekologikoko ikasleek eskuz maneiatutako -ohiko legez behar duen bezala ;-)- gailu hauek nola erabiltzen diren ikusteko eta frogatzeko aukera izan dute.

 

Gauzatutako lanaren testigu gisa, horren berri ematen duen argazki galeria honetan ikusgai dituzue. Esleitu diegun Creative Commons BY-SA lizentzia libreari esker eskuratu eta partekatu itzezu.

2017ko udazkena: Praktikatuz ikasten dugu

30102017

Gure eskolan praktikak gauzatzea da lanpostu batetarako ikaslegoa trebatzeko daukagun tresnarik eraginkorrena.

Aurreko ostirala 20ko goizean, Paisajismoaren 2. mailako eta Lorezaintzako 1. mailako ikaslegoak gure eskolako irakasleen gidaritzapean praktikak gauzatu zituzten eskolako lorategietan.

Ikasgunea

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus