Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturtea

Onarpen tramiteak

AURREMATRIKULA

Lehen ikastaroetako ikaslegoa: Ekaina 3-14, 8:00-14:00.

MATRIKULA

Lehen ikastaroetako ikaslegoa: Ekaina 3-14.

Bigarren ikastaroetako ikaslegoa eta errepikatzaileak: Ekaina 10-Uztaila 1: Aurreko ikasturtearen behin-betiko notak dakizkizutenean soilik. (Aukeran, zatoz ekainaren 15tik aurrera matrikula egitera 1. mailako ikasleen aurrematrikulazio garaia ekiditeko).

Titulua eskuratu

Lanbide Heziketarako sarbideko baldintzak

Lanbide Heziketako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia gutxienez urtean behin egiten ditu, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 

Heziketa-Zikloetarako sarrera gauzatzeko honako baldintzak Hezkuntza Sailaren webgunean kontsultatu ditzazkezu.

SketchUp Pro 2018 martxoko ikastaroak

  • 21022019 |
  • Admin

2019ko martxoan gure eskolan SketchUp Pro 2018 programaren maila oinarrizkoa eta aurreratua eskainiko ditugu.

Ikastaroak, GIS eta topografia kontuetan aditua den Argi Intxausti Cortadi irakasleak eskainiko ditu.

 

SketchUp Pro 2018 (Oinarrizko maila)

  • Datak: Martxoaren 6, 7, 13 eta 14a
  • Ordutegia: 15:15 - 19:15
  • Non: Derio Nekazaritza Eskola, 5. gela
  • Matrikula: 80€ (%50 diruz lagundua matrikulaturiko gure ikaslegoarentzako)
  • Programa: Sakatu hemen eskuratzeko

Plaza mugatuak (12)*

SketchUp Pro 2018 (Maila aurreratua)

  • Datak: Martxoaren 26, 27 eta 28a
  • Ordutegia: 15:15 - 19:15
  • Non: Derio Nekazaritza Eskola, 5. gela
  • Matrikula: 80€ (%50 diruz lagundua matrikulaturiko gure ikaslegoarentzako)
  • Programa: Sakatu hemen eskuratzeko

Plaza mugatuak (12)*

Betekizunak: Geruzak erabiliz taldeak eta osagaiak antolatzerakoan marrazten eskarmentua izatea.

Izen emateak:

  • Otsailaren 20tik aurrera
  • Email: derio abildua nekaderio.eus
  • Telefonoa: 94-4541421

*El grupo se conformará por orden de inscripción (dos plazas máximo por empresa si hubiera problemas de plazas).

Baso aprobetxamenduen ikastaroak 2019

21122018

Durante el inicio de 2019 en nuestras instalaciones se van a impartir dos cursos sobre aprovechamientos forestales. Los cursos se imparten en colaboración con Lanbide y están enfocados a trabajadores en activo.

Los cursos se imparten en idioma español.

 

Zamudioko eskolako gaztetxoak gurean

17122018

Zamudioko herri ikastetxeko LHko 3. mailako gaztetxoekin urtero legez gure eskolan izaten dugun bisita aurreko ostiralean izan genuen.

Natura zaintzeko garrantziaz jabetzeko balio zuten hainbat tailer eta ginkana burutu zituztelarik, taldeetan banatuta ordu bateko iraupena izan behar zuen jarduna hiru orduetaraino luzatu zitzaigun eta gustora!

[Euskaraldia] Jakoba Errekondorekin hitzaldia

26112018

Ostiralean Luis Mari Zalduak eskaini zigun hitzaldi aberasgarriaren ondoren, biharko egunez eta asteartearekin, Jakoba Errekondoren txanda  izango dugu.

Hitzaldia "Nekazaritzaren eragina paisaiaren kudeaketan" izenburupean areto nagusian bihar asteartean 10:00etan gauzatuko da eta Jakoba Errekondo ingeniaria agronomoa, Euskadi Irratiko Landaberri saioko hizlaria, paisajista, BiziBaratzea webguneko adituak... eskainiko digu.

[Euskaraldia] Saroiak eta Kortak hitzaldia

15112018

Euskal Herriko mendialdeetan antzinatik egon da lurraldea antolatzeko eta kontrolatzeko beharra eta behar hori asetzeko XXI. mendera arte iritsi zaizkigun saroiak eta kortak horren testigu ditugu.

Saroi eta korten inguruan Euskal Herrian aditu bat badugu, hori Luis Mari Zaldua urnietarra dugu.

Euskal filologian doktore eta Euskaltzaindiako onomastika batzordeko kide, hainbat urtez ikertu ditu Euskal Herriko saroiak eta kortak eta beraien garrantzia eta eragina mendialdeetako biztanleen ekonomia eta egunerokotasunean.

Saroi eta korten gaiak gure eskolako ikasketekin oso harreman estua izanik, Euskaraldiaren baitan hitzaldia antolatu dugu Luis Mari Zalduarekin hurrengo azaroaren 23rako, ostiralez. Hitzaldia eskolako areto nagusian 9:15tan hasiko da eta euskaraz izango da.

Saroiei eta kortei buruz gehiago jakiteko sakatu hemen (EU) eta hemen (ES).

Urtaroak eskolako lorategietan

Lorategiaren esnatzea
Lorategiaren esnatzea
Lorategiaren esnatzea
Lorategiaren esnatzea

Hauekin batera ateratako beste hamaika irudi hemen ikuskatu ditzazkezu.

Lehen hitza euskaraz

Virtual Tour

Social Media

Twitter NekaDerio Facebook NekaDerio Instagram NekaDerio YouTube NekaDerio Blog NekaDerio

Ikaslan Bizkaia

iTAi, (Ikasleen Tratamendurako Aplikazio Informatikoa) EAEn irakasten diren Lanbide Heziketako zikloei buruzko informazioa denbora errealean eskaintzen duen tresna da: Zikloen plaza kopurua, hauetan parte hartu ahal izateko eskaturiko mozketa nota, hizkuntza eredua... tartean gure eskolakoak ere bai.

Sakatu dagokion logoaren gainean aplikaziora sartzeko.

Ikaslan Bizkaia  iTAi Ikaslan

Ekoscan

Sakatu hemen 2014ko emaitzak kontsultatzeko.

Gure eskolan inguruarekin konpromezu argia dugu. Horren berri izateko, klikatu hemen.

Klikatu logoaren gainean ziurtagiriari buruzko informazio osagarria kontsultatzeko.

Ekoscan NekaDerio

Zer da Ekoscan?

 

 

Euskara eta Euskaraldia 365 egunez

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus