Gobierno Vasco

Lege informazioa

Derio Nekazaritza Eskola BHIren jardunaren baitan sortzen diren eduki pedagogikoen (apunteak, argazkiak, bideoak...) egoera legala zein den azaldu asmoz, gure komunitate eskolarrarentzako baliagarriak izan daitezken zenbait irizpide luzatu nahiko genituzke.

Bizi dugun XXI. mendeko ekosistema digitalean jazo den gailu teknologikoen hedapenak, mugikorrak batipat, irizpide legalen beharra egon badagoela ikusarazi gaitu. Horren adibide bezala, eskolako jardunean ohikoa eta beharrezkoa izaten da egiten diren praktikak eta formakuntza saioak argazkien bidez dokumentatzea, gure Flickr gunea horren testigu.

Aipaturiko gure Flickr gunean partekatzen ditugun edukiak Creative Commons BY-SA baimen libre batetara atxikitzen dira. Baimen horretara atxikitzen den eduki bat erabili nahiko bazenu, bi baldintza bete beharko dituzula zehazten du: Egiletza aitortu behar duzu eta lan eratorririk egingo bazenu, baimen berbera atxikitu beharko zenioke.

BY-SA

Creative Commons 

Baimenaren azalpen sakona eta zehatza arestian aipaturiko loturan dagoelarik, azpikaldian eskolak jarraitzen duen lege ohar osoa eskuratzen dugu:

Lege Oharra

  1. Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da www.nekaderio.eus domeinu-izena duen web gunea Derio Nekazaritza Eskolarena dela (IFK zenbakia: 4833001-C; helbidea: Berreaga, 5; Derio (Bizkaia); telefono-zenbakia 944 541 421).
  2. www.nekaderio.eus webgunea Derio Nekazaritza Eskola BHIk garatu du.
  3. www.nekaderio.eus webguneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatu edukien copyright-a Derio Nekazaritza Eskola BHIrena da, eta, eduki horiek erabiltzaileak erabili ahal izateko, erabiltzeko baldintza hauetan jabetza intelektualaren eskubideen gain zehazten diren klausulei jarraitu behar zaie.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

1. www.nekaderio.eus webguneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Espainiar Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak babestuta daude. Copyright-aren titularrak baimena ematen du edukiak baldintza hauen arabera erabiltzeko:

  • Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta denen eskura jartzeko, eta, bereziki, gune honetako edukietatik abiatuta, lan eratorriak eta obra konposatu eta bereiziak sortzeko.
  • Baimena beti dago indarrean (jabetza intelektualaren eskubideek irauten duten denboraldian), mundu osorako da, doakoa da eta modu ez-esklusiboan ematen da.
  • Erabiltzaileak edukiak berrerabil ditzake, bai eta banatu ere, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Erabiltzaileak lan eratorriak eta konposatuak sor ditzake, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
  • Lizentzia honen baldintzak aldatzeko, idatzizko baimena eskatu behar zaio edukien jabeari. Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legeko autore-eskubideei aplikatzen zaizkien muga berak ditu.
  • Kontuan hartuko dira atari hezigarrian sartzen diren eduki zehatzei, adibidez, ikus-entzunezkoei, ordenagailu-programei eta datu-baseei, aplikatu beharreko zehaztapen legalak.
  • Baimen honen baldintzaren bat betetzen ez den une berean amaitutzat joko da baimen osoa; uste bada klausularen bat baliorik gabea dela edo baliorik gabe utz daitekeela, klausula horrek ez die baliozkotzat jotzen diren gainerako kondizioei eragingo; aipatu kondizioak aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin baino lehen emandako baimenei; baimen horiek indarrean segituko dute, baldin eta titularrak eta erabiltzaileak kontrakoa adosten ez badute idatziz.

2. Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.

ERANTZUKIZUNA

  1. Webgunearen titularrak, Derio Nekazaritza Eskola BHIk, ez du bere gain hartzen jabetza intelektualaren legeak babestutako elementuei dagokienez erabiltzaileek egin lezaketen erabilera desegoki edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.
  2. Derio Nekazaritza Eskola BHIk www.nekaderio.eus atariak jasotzen dituen eduki hezigarriaren eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean. Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean, Derio Nekazaritza Eskola BHIk ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.
  3. Derio Nekazaritza Eskola BHIk ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta aipatu zerbitzuak zergati teknikoengatik, zorizkoengatik edo ezinbestekoengatik eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA

Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.

NEKADERIO ETA DATU PERTSONALAK

15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoak (LOPD) adierazten duenaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromezua hartzen du
Derio Nekazaritza Eskola BHIk.

Hortaz, ikastetxean jasotako datuak eskeintzen diren ikastaroak eta zerbitzuak kudeatzeko eta ikasle, irakasle, guraso edo kanpoko hirugarrenekin harremanak mantentzeko izango dira beraz, ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatzeko ere.

Erabiltzaileak une oro sarrera, zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du idazkaritzan eskaera formal bat eginaz.

INFORMAZIO osagarria

Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko, jarri zaitezte gurekin harremanetan:

IES Escuela Agraria Derio - Derio Nekazaritza Eskola BHI
Berreaga, 5 48160 DERIO (Bizkaia)
Tel.:944 541 421
Fax. 944 540 162
derio [a bildua] nekaderio.eus

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus