Gobierno Vasco

Lanbide Heziketa DUALA alternantzian (2019-2020)

Lanbide Heziketa Alternantziaren bidez, ikaslearen formakuntza eskola eta enpresaren artean partekatzen da, ikaslea-langilea eta enpresaren arteko lan harreman baten bitartez, eta  honela, Lanbide Heziketako titulu bat lortzen da.

Lanbide Heziketako modalitate hau, ikaslea eta enpresaren arteko bi motatako lan-harremanetan egin daiteke:

  • Kontratu baten bidez (Formakuntza eta ikasketako kontratua): 25 urtetik beherako gazteei zuzenduta eta Lanbiden izena emanda dagoena. Kontratuaren iraupena urte 1ekoa izango da.
  • Formakuntza programetarako Beken bitartez. Ez dago adin mugarik.

Beste ezaugarri batzuk:

  • Ikasleak enpresan egiten duen lana heziketa zikloko perfil profesionalarekin lotuta egon behar da.
  • Enpresa, ikaslea eta ikastetxearen artean Akordio bat sinatuko da non Hezkuntza programa azalduko den.
  • Ikastetxea eta enpresen artean adostuko dira ordutegi eta aktibitateen antolamendua, beti ere, ikasleei enpresara eta ikastetxera joan ahal izateko baldintzak bermatuz.
  • Ikastetxeak eta baita enpresak ere, ikasleei tutore bat izendatuko die, zeinek diseinatutako formakuntza ibilaldi guztian lagunduko duen.
  • Ikaslearen ebaluaketa enpresako tutorea eta ikastetxeko tutorearen artean egingo da.

Enpresan egingo den egonaldiaren iraupena:

  • Kontratuaren kasuan:
     - Gehienez: hitzarmeneko orduen %75a.
     - Gutxienez:
    hitzarmeneko orduen %60a.
  • Bekadunen kasuan:
     - Gehienez: hitzarmeneko orduen %75a.
     - Gutxienez: 800 ordu.

Enpresan egingo den egonaldiaren epea:

  • Kontratuaren kasuan, 2019ko ekainetik 2020ko ekainera.
  • Bekadunen kasuan, 2019ko irailean hasi daiteke.

Enpresan egingo duen ordutegia malgua izan daiteke baina adibide gisa:

  • Ekaina-Abuztua: lanaldi osoa enpresan.
  • Iraila-Otsaila: 2 egun enpresan + 3 egun ikastetxean.
  • Martxoa - Ekaina: lanaldi osoa enpresan.

SOLDATA (enpresaren ardura eta beti lan egiten den orduen proportzioan):

  • Kontratuaren kasuan:
     - Lan hitzarmenean oinarrizko kategoriak adierazten duena (aprendiz, laguntzaile,...).
     - Lan hitzarmenik ez balego, erreferentzi bezala Lanbide arteko gutxieneko soldata hartuko da.
  • Bekaren kasuan:
     - Beti >=Lanbide arteko gutxieneko soldata.
     - Inoiz ez Lanbide arteko gutxieneko soldataren %60 baino gutxiago (nahiz eta aldi batean orduen %60 baino gutxiago lan egin).  

     - Oporrak ez ordaintzearen aukera dago.

Ikaslearentzako ESTALDURA egonaldian zehar:

  • Lan eta gaixotasun istripuak.
  • Bizitza laboralerako kontuan izaten da.
  • Kontratuak langabezia jasotzeko eskubidea ematen du, bekak ez.

 Enpresentzako SUSTAPEN-NEURRIAK:

  • Kontratuen kasuan:
    - Gizarte segurantzako %100ko subentzioa izango du enpresak.
    - Lanbideren 2000€ko laguntza.

    - Kontratuak amaitzerakoan, mugagabeko kontratuak egiten badira, 3 urtetan zehar Gizarte segurantzako kuotaren murriztapena (urteko 1.500€, emakumeen kasuan 1.800€).
  • Beken kasuan:
    - Gizarte segurantzako %100ko subentzioa izango du enpresak.

Programan onartua izateko BETEBEHARREKOAK:

  • Ikaslegoa: 1. ikastaroko formakuntza zikloko modulu guztiak gaindituta izatea.
  • Enpresak: zerga eta gizarte segurantzako ordainketa betebeharretan eguneratuta egotea.

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus