Gobierno Vasco

Lorezaintza eta loradenda (HLO)

Ikastaro honen bitartez ikaslea kanpoko nahiz barneko lorategiak eta kirol soropilak ezarri, mantendu eta eraberritu, eta landare ekoizpen eta loregintza jarduerak aurrera eramateko gai izango da. Beti ere makinaria eta instalakuntzak erabili eta mantenduz, ingurumen-babesari, kalitatete kontrolari eta laneko arriskuen prebentzioari dagozkien araudiak beteaz.

Zikloa A hizkuntz ereduan irakasten da.

IKASKETA PLANA

MODULOAK ORDUAK
Agronomiaren oinarriak 198
Trakzioko tresneria eta lantegia 132
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak 99
Landare-osasunaren printzipioak 99
Kontrol fitosanitarioa 147
Lorategien eta berdeguneen ezarpena 198
Lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea 210

MODULOAK ORDUAK
Landareak eta zotalak mintegian ekoiztea 165
Lore eta landare-konposizioak 66
Loradendak 42
Lorezaintza eta loragintzako salmenta-teknikak 63
Ingelera teknikoa 33
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Baratze, lorategi eta mintegien langile kualifikatua.
  • Lorezaina, orokorrean.
  • Kirol zelaien lorezaina.
  • Lorategi botanikoen, historikoen eta herri lorategien lorezaina.
  • Berdeguneen eta lorategien diseinu eta ezarpenean lorezain kualifikatua.
  • Berdeguneen eta lorategien mantenuan eta honekuntzan lorezain kualifikatua.
  • Labore eta abeltzaintza ekologikoan besteren konturako langile kualifikatua.
  • Lorezain enpresan norberaren konturako langile kualifikatua.
  • Mintegiko langilea.
  • Mintegietako langilea.
  • Landareak mintegietan ugaltzeko langile kualifikatua.
  • Landareak mintegietan lantzeko langile kualifikatua.
  • Haziak eta fruituak altueran biltzeko langile espezialista.
  • Haziak ekoizteko langile kualifikatua.
  • Txertatzailea.
  • Mintegietako langile kualifikatua.
  • Bere konturako eta besteren konturako lore-saltzailea.
  • Loradendako ofiziala.
  • Loradendako saltzailea.

Informazio osagarria:

2 emaitzak erakustea

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus