Gobierno Vasco

Paisajismoa eta Landa-Ingurunea (HLO)

Prestakuntza-ziklo honetan, oro har, mendi eta mintegietako lanak planifikatzeko, antolatzeko, gainbegiratzeko eta egiteko gaitasuna lortuko dute ikasleek. Natura-ingurunea kontrolatzen eta babesten ikasiko dute, bai eta ingurumena kontserbatzen eta leheneratzen ere; horretarako, kalitate-planak aplikatuko dituzte, eta laneko arriskuei aurre egiteko eta ingurumena babesteko neurriak hartuko, indarreko legeriari jarraiki.

Zikloa A hizkuntz ereduan irakasten da.

IKASKETA PLANA

MODULOAK ORDUAK
Botanika agronomikoa 99
Lorategien eta kirol-soropilen kontserbazioa 180
Lorategiak diseinatzea eta paisaia berritzea 132
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Ingurumen-hezkuntzako teknikak 99
Fitopatologia 360
Lantokiko prestakuntza 100

MODULOAK ORDUAK
Laneko prestakuntza eta orientabidea 220
Laborantzen kudeaketa 198
Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua 40
Ingeles teknikoa 40
Nekazaritzako eta basogintzako makineria eta instalazioak 198
Laborantzen plangintza 165
Paisajismo eta landa-inguruneko proiektua 50
Nekazaritzako topografia 99

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Lorezaintzako teknikaria.
  • Proiektu bat idazterik eskatzen ez duten lorategi-eremuen diseinatzailea.
  • Hiriko eta hiri inguruko parkeak, lorategiak eta jolas-eremuak instalatzeko lanen
    arduraduna.
  • Lorategiak eta parkeak (hiriko eta hiri inguruko jolas-eremuak eta natura-ingurunea)
    mantentzeko, kontserbatzeko eta lehengoratzeko lanen arduraduna.
  • Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko enpresako bere konturako langilea.
  • Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko obren arduraduna.
  • Inausketen eta zuhaitz-kirurgiako eragiketen arduraduna.
  • Nekazaritzako arduraduna edo langileburua.
  • Nekazaritza-produkzio konbentzionalaren zein ekologikoaren kudeatzailea, bere
    kontura edo besteren kontura.
  • Nekazaritzako biltegiaren arduraduna.
  • Lurreko tratamenduetako tresneriaren arduraduna.
  • Baratze, mintegi eta lorategien nekazaritzako arduraduna edo langileburua, oro har.
  • Mintegi konbentzionalen zein ekologikoen arduraduna, oro har.
  • Landareak mintegian ugaltzeko lanen arduraduna.
  • Landareak mintegian hazteko lanen arduraduna.
  • Haziak eta fruituak altueran biltzeko lanen arduraduna.
  • Haziak eta zotalak ekoizteko lanen arduraduna.
  • Landareak, zotalak eta/edo haziak igortzeko biltegiaren arduraduna.

Informazio osagarria:

Izena Tamaina Jaitsitakoak
paisaia_loe_eu.pdf 291.7k 0
paisaje_loe_es.pdf 262.8k 1
2 emaitzak erakustea

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus