Gobierno Vasco

Aurkezpena eta historia

Derio Nekazaritza Eskola BHI Lanbide Heziketako eskola da, publikoa eta historia oparokoa, nekazal eta baso gaietako formakuntzan erreferentzia bihurtzeraino.

1986. urtean sortu zen, Lanbide Heziketa EAEn formakuntza autonomiadun bezala sortzen hasi zen unean. Bere hastapenetan Eusko Jaurlaritzako nekazaritza eta Arrantza Sailaren baitan kokatu zen.

1997. urtean Mendikoi enpresa publikoko atal bat izatera pasa zelarik, 2006. urtean Itsasmendikoiren barnean kokatu zen Bermio eta Pasaiko arrantza eskolekin batera.

2012ko abuztua ezgeroztik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren baitan kokatuak gaude, bere baitan dauden beste Lanbide Heziketa eskolak bezala.

  Derio Nekazaritza Eskolako langileok  

giza taldea

Bizkaiko lehen sektoreko etorkizuneko profesionalen formakuntzan laguntzeko asmoz, gure eskolak eskarmentu handiko profesional lan taldea du, lan talde hau ikaslegoa eta eskolako komunitateari beharrezko laguntza eta babesa emateko prest dagoelarik.

Ongi etorriak izan zaitezte gure eskolara!!

 

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus