Gobierno Vasco

Proiektu europearrak

Derio Nekazaritza Eskola BHIk Leonardo da Vinci programaren eta ERASMUS programaren baitan dauden ikasle europearren mugikortasun ekimenetan parte hartzen du. Biak hezkuntzaren eta lanbide heziketaren formakuntza jarduerak izanik, Europar Batasunak bere lurralde eremuan sorturiko programak dira.

Derio Nekazaritza Eskolak 1996. urtea ezgeroztik mugikortasun transnazionaleko programetan lanean dihardu.

Urte hauetan, Europar Batasuneko herrialde ezberdinetako eskolekin elkarlanean jardun gara eta denen artean MULFOR sarea deritzona sortu dugu. Aipatzeko da sare honetan Finlandia, Suedia, Italia, Erresuma Batua, Eslobenia, Eslobakia... eskolek parte hartzen dutela.

Sare honen bitartez, hitzarmenak lortu ditugu gure ikasle eta irakasleek aipaturiko herrialdeetako hainbat enpresetan beraien formakuntzan sakondu dezaten.

Sare honetako kideek lantoki berrien bilaketan elkarri laguntzen diote, ikasleentzako aterpea bilatuz, egonaldi laburretako formakuntza programak sustatuz, etabar. Elkartasun hau mantentze asmoz, urtero MULFOR sarearen topaketa egiten da, bere egoitza urtero herrialde ezberdinak antolatzen duelarik.

Derio Nekazaritza Eskola BHIko harreman internazionaletako kontaktua hau da:

Inmaculada Cabezas Terán

icabezas (a bildua) nekaderio.eus

DERIO NEKAZARITZA ESKOLA BHI / IES ESCUELA AGRARIA DERIO

Berreaga,5. 48160

Derio (Bizkaia)

Tel.: 944541421 / 946072541

© Derio Nekazaritza Eskola BHI - IES Escuela Agraria Derio
Fax: 944540162 | derio@nekaderio.eus